Bizikidetza Arauak

  • Debekatuta dago erretzea jardueretarako egokitutako edozein aretotan.

  • Zentroan jan eta edan ahal izango da, baldin eta edariak alkoholdunak ez badira eta lokalen garbitasuna errespetatzen bada.

  • Jardueren ordutegia errespetatzea, horrela beste ekimen batzuei erantzun handiagoa eman ahal izango baitzaie.

  • Lokalak kudeatzen dituzten erakundeak ez dira arduratzen elkarteek egindako jardueren barne-antolaketaz.

  • Zentro komunitarioak uko egiten die materialei edo pertsonei egindako kalteengatik sor daitezkeen erantzukizun guztiei, eta jarduera antolatzen duen erakundea arduratuko da horretaz.

  • Zentroak lokalaren erakunde erabiltzaileei eskatu ahal izango die espazioen erabilera desegokiak eragindako kalteak konpontzeko.

  • Zentroa ez da zentroaren barruan egindako irudiak eta bideoak gaizki erabiltzearen erantzule izango.