Espazio Komun
Lan komunitarioa garatzea errazagoa da gune aproposak badirenean eta bertan, auzoko pertsona eta elkarteak komunitarearen arazoen inguruan hitz eta lan egiteko elkartzen direnean.
Egun, auzoko hainbat erakunde eta musika-taldek erabiltzen dute, baina zentroaren asmoa gero eta talde berri gehiago beraren parte izatea da, erabilera desberdinak uztartuz (antzerki soziala, errefortzu hezigarria, esparru hezigarriak, taldeko lanak edo proiektuak gauzatzea…).
Auzokan parte hartu nahi baduzu, jo “Nola parte hartu…” atalera
Espazioen erabilpena doakoa da, baina, guneak erabiltzen dituzten talde eta erakundeek “Itzulkin Soziala” bete beharko dute.
Auzokak gune desberdinak eskaintzen ditu, mota askotako ekintzak garatu ahal izateko:

Mugimenduarekin zerikusia duten ekintzak
Antzerkia, dantza…

Bilerak, batzarrak, hitzaldiak…
Erakusketak artistikoak

Formakuntzarekin erlazioa duten ekintzak
Talde-lanak

Musikarekin erlazioa duten ekintzak
Entseguak, musika- tresna berriak ikasteko espazioa…


Historia
Zorrotza auzoan betidanik egon da bizitza sozial eta kulturala garatzeko guneen beharra, eta denboran zehar, behar hori borroka sozial desberdinen bidez azaleratu da. Parkea, auzoko bizitza sozialaren erdigunea, 30 urteetan zehar abereen azoka izan zen. Hileko bigarren eta laugarren larunbatetan, toki desberdinetako ganaduzaleak Zorrotzara etortzen ziren beraien abereekin, auzoa jendez betetzen zen eta giro aparta sortzen zen.
Auzoka Komunitate Zentroa
70eko hamarkadaren amaieran, auzo mugimenduak azokaren desagerpena eskatu zuen, bertan parke bat sortzeko asmoarekin. Auzokideek azoka egunetan manifestazioak egiten zituzten baina ganaduzaleek eta auzoko tabernari batzuek aurka egiten zieten. Azkenik, 1987an Azoka Parkea eraiki zen eta gaur egun, Zorrotzaren bizitza sozialaren erdigunea dela esan dezakegu.
Hori lortu eta gero, Parkea desitxuratu edota murrizteko arriskuan jartzeko proiektuak izan ziren baina mugimendu sozialen presioari esker asmo horiek gelditzea lortu zen. Lehendabizi, egoiliarrentzako parking-a: azkenean parkearen alboko lursail batean eraiki zen eta gainazala urbanizatu, parkea hedatu zelarik. Bigarrenik, Nagusien Egoitza: azkenik, Zorrozgoiti Bidearen hasierako partean altxatzea lortu zen, parkeari zatirik kendu gabe.
Gaur egun, inork ez du ukatzen Azoka Parkea babestu beharreko altxor bat dela, bizilagun guztiok bertan elkartu eta disfrutatzeko tokia den aldetik. Izan ere, Udalak berak egindako plangintza urbanistikoetan “auzo bihotza” dela identifikatzen du.
Kudeaketa
Auzoa Egiten
Auzoka udalarekin sinatutako itunpean auzoko bi elkartek kudeatuko duten lehen espazioa da Zorrotzan: Jai Batzordea eta Gure Lurra Elkartea.
2015ean Gure Lurra Elkarteak Zorrotzan Komunitate Zentro bat sortzeko Proiektua planteatu zuen, Untziola kaleko zentroa jomuga zuela (egun, Zorrotzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua bertan kokatuta dago). Proiektu hori bera berreskuratuz, instituzioak babestea lortu izan da azkenik. Horrela, elkarteen, baliabide teknikoen eta elkarterik gabeko hiritarren beharrizanetatik gertu dagoen kudeaketa komunitarioa lortu da.

Komunitate Zentroaren izena auzo eta azoka hitzen arteko eraikuntza da. U letra azoka hitzaren barnean inskribatzen da, zentroa parkearen bihotzean kokatuta dagoela azpimarratu nahian. Era berean, auzoka berbari esanahi berria emateko asmoa dago, alegia, auzoa egiten. U hizkiak probeta bat emulatzen du non burbuilak garapenean diren proiektuak liratekeen; metafora horrekin zentroa komunitatearen egitasmoen laborategi batekin parekatzen da.
Auzoka
Nola jaiotzen da?

Auzokaren jaiotza frontoiaren estaltzearekin batera etorri zen. Hura erdiesteko prozesuan, Taldeen Koordinakundeak, auzokide arkitekto baten laguntza desinteresatuarekin, frontoiari atxikitako lokalak eraberritu eta hedatzeko proposamen teknikoa aurkeztu zuen. Horrekin, Obra eta Zerbitzu Sailaren oniritzia lortu eta estalkiaren obraren barnean sartu zen, hasiera batean aukera hori ez zegoen arren.
Planoa
Guneak ❤️🧡💚💙💜
gelak
Auzoka Komunitate Zentroak hainbat gela ditu herritarren proposamenei irekita, betiere proposamen horiek zentroaren filosofia eta araudiarekin bat baldin badatoz.

Nortzuk osatzen dute?
Kudeatzen duten elkarteak
Auzoka Zentro Komunitarioaren kudeaketa, Zorrotzan eta 8. Barrutian ongi errotutako bi erakunderen eskuetan utzi du Bilboko Udalak. Bi elkarte horien ardura da espazioak zuzentasunez erabiliak izan daitezen bermatzea eta auzoari irekitako kudeaketa komunitarioa lortzeko akordioetara iristea. Horrez gain, Auzokan espazioak eta baliabideak erabiltzeko aurkezturiko ekimenei oniritzia emateko ardura daukate
Gure Lurra Garapen Komunitarioko Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta 1986tik aurrera, hainbat programa giza-hezigarriak garatzen ditu, Bilboko 8. Barrutiko komunitateari zuzendutakoak. Bere helburua umeen, gazteen eta familien garapen prozesuaren parte izatea eta laguntzea da. Aldi berean, sentsibilitate berezia dute giza-ahultasun egoeran direnekin. Garapen pertsonala eta garapen komunitarioa sustatzeko, parte-hartzea ezinbestekotzat jotzen dute. 2015ean, Gure Lurra Elkarteak Untzionla kaleko lokaletarako proiektu bat aurkeztu zuen, bai jendartean bai instituzioetan, alegia, Zorrotzan Komunitate Zentroa sortzeko Proiektua. Azkenik, proiektu hori ekipamendu publiko honetan bertan gorpuztu da
Zorrotzako Jai Batzordea auzoko eragile soziokulturalik nagusiena da eta urtean zehar hainbat jai antolatzen ditu, besteak beste: Mikel Deunako jaiak iraila-urrian, Inauteriak, Gabonak eta Zorrotza Gozatu eta Bizi (ekainean). Auzokan, Jai Batzordeak bere materiala gordetzen du eta bilerak astero edo hamabost egunik behin egiten ditu. Jai Batzordea, Gure Lurra, Txinbotarrak, Askabide eta Ibai-Arte elkarteez eta hainbat norbanakoez osatuta dago. Beraz, Gure Lurra eta Jai Batzordea Zentro Komunitarioaren bi zutabeak direla esan dezakegu, eta haiei esker zentroaren kudeaketa posiblea da. Gure Lurra herritartasunaren ahalduntzeaz arduratzen da eta Jai Batzordea kulturan oinarritutako herritarren parte-hartzeaz arduratzen da. Bi elkarte horien elkarlanez, Zentro Komunitarioak bi ikuspegietatik bideratzen du bere kudeaketa. Batetik, gizartearen ahalduntzea eta garapen komunitario eta sozialaren ikuspegitik, non Gure Lurrak eraginik nagusia duen. Bestetik, ikuspegi soziokulturaletik, Jai Batzordea buru delarik.
Entidades participantes
Auzoka Zentro Komunitarioarekin konpromiso-akordioa sinatu eta auzo honekiko konpromisoa hartu duten erakundeei deitzen diegu erakunde parte-hartzaileak.
Azahara Dantza Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta dantza mota ezberdinak eta horiekin lotutako jarduerak irakasten ditu. Bere eginkizuna dantza, koreografia eta janzkera egokiaren ikasketa sustatzea da, baita dantzaren munduari lotutako beste edozein jarduera ere.
Gaur egun, elkarteak aretoko dantzak, sevillanak eta pilates klaseak eskaintzen ditu, besteak beste, ordutegi eta egun desberdinetan. Gainera, auzoko hainbat elkarterekin kolaboratzen du, eta tokiko hainbat jarduera eta ekitalditan parte hartzen du.
Kontaktua: [email protected]
Ibai Arte Dantza Taldea 50 urte baino gehiagoko historia duen Zorrotza auzoko euskal dantza taldea da. Gaur egun, haur eta nerabe taldeekin entseatzen dute Gizarte Etxean eta Auzoka Zentro Komunitarioan. Entseatzeko ez ezik, bilerak, topaketak eta jardunaldiak egiteko ere erabiltzen ditu taldeak instalazioak.
Kontaktua: [email protected]
Txinbotarrak, 2005ean sortua, Bilboko Konpartsetan federatutako konpartsa da. Bere helburu nagusia auzotik eta/edo Bilbotik kultura herrikoia eta euskalduna sustatzea da, auzoko gizarte-ehuna indartzeaz eta auzo-harremanak sustatzeaz gain.
Duela urte batzuetatik hona, Txinbotarrak taldeak «Txinbotailerrak» ekimena gauzatzen du, musika-tresnak jotzen irakasteko tailer sorta bat. Gaur egun, haur, gazte eta nerabeei zuzendutako hainbat jarduera eskaintzen ditu, musika belaunaldi berriei hurbiltzeko helburuarekin.
Web: www.txinbotarrak.org
Kontaktua: [email protected]
Intsonorizatutako entsegu-lokala auzoko musika-taldeek erabiltzeko eta gozatzeko dago eskuragarri. Gaur egun, honako banda egonkor hauek erabiltzen dute espazio hori:
Hijos de tu Iglesia: Zorrotza auzoko punk banda, La Polla abestien bertsioengatik ezaguna.
Lur Jota: Euskarazko abesti propioak sortu eta jotzen dituen rock taldea.
Pan Duro: Punk-rock banda estilo paregabearekin.
La Klandestina: 2018tik talde aktiboa da, auzoetan eta herrietan jaiak eta ekitaldi pribatuak antolatzen ditu, dantzarako abestien errepertorio anitzarekin.
Gainera, noizean behin, auzoko beste talde batzuek ere aprobetxatzen dute lokalaren erabilgarritasuna.

