Nola parte hartu…
Zorrotzako elkarte bat bazara tailerrak eta ekintzak presta ditzakezu Auzokan, epe laburrekoak (1 edo 2 hilabetekoak) zein iraunkorrak (ikasturte osokoak), edota batzar puntualak egin.
Batzar puntualak egiteko espazioen ordutegia kontsultatu beharko duzu eta gero erreserben atalean espazioa eskatu.
Ekintza iraunkor bat egin nahi izanez gero, ekintza horren proposamena erakunde kudeatzaileei aurkeztu beharko diezu, baloratu dezaten. Eskaera onartu ostean Konpromiso-Akordioa sinatu behar da eta itzulkin sozialeko proposamena aurkeztu.
Auzokako erakunde partaidea izan nahi baduzu, baldintza bakarra hiruhilabeterik behin egiten diren asanbladetan parte hartzea da.
Zorrotzako musika talde bat bazarete, eta taldeko kide bat gutxienez Zorrotzan erroldatuta badago, bilerak egiteko gelak edo Gela Gorria (entsegu-lokala) erreserba ditzakezue, puntualki zein era iraunkorrean, erreserba atalean.
Entsegu lokala modu iraunkorrean erabili nahi baduzue, zuen proposamena erakunde kudeatzaileei aurkeztu beharko diezue, eta proposamena onartu arte itxaron. Onartu eta gero, konpromiso akordioa sinatu eta itzulkin sozialeko proposamena aurkeztu beharko duzue. Gainera, Musika talde iraunkorra izan nahi baduzue Auzokan hiruhilabeterik behin egiten diren asanbladetan parte hartzeko beharra izango duzue, zentroaren kudeaketa ahalik eta onena izan dadin.
Oharra: musika talde guztien artean antolatu beharko zarete instrumentuak eta materiala partekatzeko, ez baitago material asko gordetzeko lekurik.
Elkarte gisa sortu ez diren talde informalek ere Auzokan parte hartu ahal dute. Gaur-gaurkoz osatu gabeko taldea bazarete eta proiekturen bat martxan jarri nahi baduzue baina non burutu ez badakizue, Auzoka zuen lekua da. Bilerak egiteko, gela bat eska dezakezue erreserba atalean. Talde informal bezala epe luzeko ekintza bat proposatu nahi baduzue, erakunde kudeatzailei eskaera bidali eta proposamena onartzen dutenean, itzulkin sozialeko proposamena aurkeztu beharko duzue.
Talde informalek Auzokako guneak 2 urtez erabili ahal izango dute. Epe hori eta gero, bere lanarekin jarraitu nahi badute elkarte gisa osatu beharko dira; tramite hori egiteko, Auzokaren talde komunitarioak bere laguntza eskaintzen du.
Horrez gain, LH / Batxilergoko ikaslea bazara eta zure ikaskideekin taldeko lan bat egiteko leku baten beharra baduzu, begiratu gela laranjaren erabilgarritasun-egoera. Doako WiFi-a izateaz gain.
Zorrotzako auzokidea bazara eta kulturaren edo gizarteren inguruan dituzun interesak garatu nahi badituzu, Auzoka zure lekua da. Horretarako, adi egon Elkarte parte-hartzaileen eta Talde Komunitario beraren jarduerei. Gure Sare Sozialen bitartez (Facebook, edo Instagram) ezagutu ditzakezu; bestela, Zentro Komunitarioaren sarreran kokaturiko kortxoan begiratuz.
Horrez gain, LH / Batxilergoko ikaslea bazara eta zure ikaskideekin taldeko lan bat egiteko leku baten beharra baduzu, begiratu gela laranjaren erabilgarritasun-egoera. Doako WiFi-a izateaz gain.
Auzokan proiekturen bat aurrera atera edo sustatu nahi baduzu, jarri kontaktuan gurekin.
Proposatutako ekintzetan boluntario bezala parte hartu edota ekintza berriak proposatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan!