BIZI GOIZAK ITZULI DA!

Pasa den kurtsoko harrera onaren ondoren, Bizi Goizak berriro dator elkarrekin partekatzeko, ikasteko eta gozatzeko gogo handiagoarekin. Zorrotzako eta inguruko pertsonei zuzendutako proiektua da, eta kezka berriak ezagutzeko eta kultura-, hezkuntza- eta gizarte-jarduerez gozatzeko gune bat eskaintzen du.

Hileko azken ostegunetan ikusiko dugu elkar! Errutinatik atera, beste pertsona batzuekin konektatu eta sormenez, aurkikuntzez eta une onez betetako goizez gozatzeko hitzordua.

Ilusioz eta sortzen eta partekatzen jarraitzeko gogoz itzuli gara! Bazatoz?